Atletismo erakustaldia egingo dute Ordizian bihar arratsaldean
Txindoki Jato Atletismo taldeak antolatuta, atletismo erakustaldia egingo dute bihar Ordizian hirugarrenez. Arratsaldeko 17:30ean emango diote hasiera ekitaldiari.
Beste hainbat atleten artean Naroa Agirre pertika jauzian arituko da eta Carlos Tobalina, pisu jaurtitzen. Pisu jaurtitzen Mikel Matey Andres Super Amara Bat taldeko atleta ere arituko da Julen Iruretagoyenarekin (Atletiko San Sebastian), Pablo Cid Reciorekin (Real Sociedad) eta Edorta Aranburuzabalarekin (Real Sociedad) batera. Igor Legardak, Asier San Sebastianek, Eider Carrionek, Nora Tobarrek eta Ane Irribarriak ere hartuko dute parte erakustaldia.
Pisu jaurtiketan arituko dira Gari Garmendia (Txindoki Jaso Atletismo taldea), Amets Otaegi (Txindoki), Ane Torres (Txindoki), Joseba Berasain (Txindoki), Iñaki Romero (Tolosa CF) eta Odei Lopez (Real Sociedad).
EGITARAUA
- 17:30. Umeen proba
- 18:00. Altuera jauzia eta pisua
- 19:30. Pertika jauzia