Beasaingo Gure Esku Dagokoek giza katea egin zuten atzo, Diadarekin bat egiteko
Atzo arratsaldean Gure Esku DAgok deituta, giza katea egin zuten hainbat beasaindarrek herriko kaleetan, Katalunian ospatu zuten Diada egunarekin bat eginez. Lehenik, Diadako irudiak ikusi zituzten telebistan eta gero, giza katea eginez, herrian zehar ibili ziren triki-pintxo-poteoa eginez.