
Legorretako Udalak 2011n sortu zituen herri baratze ekologikoak. Aurtengo uztak eman duena gainontzeko herrikideei erakusteko, baratzeak lantzen dituztenen barazkiak jarriko dituzte III. Barazki Festan, bihar 18:30ean hasita.
Barazkien eta baratzeen argazki erakusketa ere atondu dute, landaketen aldi desberdinak jasotzeko eta bilakaera erakusteko.
Saski ederrena sarituko du udalak; 18:00etarako aurkeztu behar dira. Hamar-bat lagunek parte hartu zuten iaz, eta barazki ekologikoak lantzen dituzten herritar guztiei egin die udalak deia. Festa «xumean», esperientzia trukatu eta baratzegintza ekologikoa sustatu nahi dute.