‘Hutsune gabeko Eguna’ egingo dute bihar Gernikako Arbolan
Hutsune gabeko eguna izateko tira egin guztiok lelopean egingo dute bihar euskal preso politikoen aldeko jaialdia Urretxuko Gernikako Arbola plazan. Herri kirolekin emango diote hasiera egunari, 13:00etan. Aizkolariak, harri-jasotzaileak eta
The post ‘Hutsune gabeko Eguna’ egingo dute bihar Gernikako Arbolan appeared first on Otamotz.
Hutsune gabeko eguna izateko tira egin guztiok lelopean egingo dute bihar euskal preso politikoen aldeko jaialdia Urretxuko Gernikako Arbola plazan.
Herri kirolekin emango diote hasiera egunari, 13:00etan. Aizkolariak, harri-jasotzaileak eta txingak zein lokotx biltzaileak izango dira plazan. Horrez gain, desafio bat ere egongo da: 20 metroko lasterketa egingo dute 8.500 metroko trailer bati tiraka.
Dantzarien txanda izango da 14:00etan eta 14:30ean herri bazkaria egingo dute plazan bertan –txartelak Motx nahiz Osaba tabernan eros daitezke, langabeek 10 euroren truke eta langileek 12 euroren truke–.
Bazkalostea herriko trikitilariek alaituko dute. Erromeria iluntzera arte luzatuko da eta 20:30ean euskal presoen aldeko giza katea osatuko dute. Jarraian bertso saioa izango da Urretxuko Labeaga aretoan.
Bertso saioa
Saioan Jokin Uranga, Iñigo Mantzizidor, Jone Uria, Miren Amuriza, Odei Barroso, Nerea Elustondo (Legazpi) eta Mikel Iturriotz (Urretxu) bertsolariek kantatuko dute.
The post ‘Hutsune gabeko Eguna’ egingo dute bihar Gernikako Arbolan appeared first on Otamotz.