Itsasondoko Urkia auzoa festan murgilduko da asteburuan
Gurutze deunaren urteko bigarren txanda ospatuko dute Itsasondoko Urkia auzoan, bihar eta etzi. Bihar, larunbatarekin, 20:00etan hasiko dira festak, suziriak jaurtita. 21:00etan lagun arteko afaria izango da, elkartean. Laja eta Mikel trikitilariek girotuko dute ondorena.
Igandean, meza 10:00etan entzun, eta ondoren hamaiketakoa aterako dute. Laja II.a eta Narbaiza ariko dira trikiti-panderoekin. Bazkariak (14:00) eta herri kirol saioak (18:30) itxiko dute jaia. Olasagasti, Arrospide, Ugarteburu eta Larrañaga ariko dira aizkoran, eta Xabier Aranburu Guzta idiazabaldarra harri jasotzen.
Saski bat zotz egingo dute.