«Oporretarako, Urbiako Dominikan txabola»
Zerainen bizi da 18 urte zituenetik, eta bertako aguzila da Xabier Dorronsoro (Usurbil, 1979). Bere gain daude herriko garbitasuna, lorezaintza, mantentze-lanak, festetako muntaiak… Aizkolari bezala ere ari da bere bidea egiten.
Aguazilarentzat zein da buruhausterik handiena?
Elurra egiten duenean herriko jendea gustura edukitzea; baita elurra egiten ez duenean ere!
Eta aizkolariarentzat?
Prestaketa fisikoa nola ondo eraman jakitea.
Aizkolari bat.
Azurmendiren indarra eta erritmoa, Nazabalen kirolari sena eta umiltasuna edo Larretxearen sendotasuna eta dotorezia.
Zaletasun bat.
Uso ehiza.
Pelikula bat.
Tasio.
Musika talde bat.
Itoitz.
Abesti bat.
Txantxangorria.
Janari bat.
Errekako karramarroak.
Edari bat.
Sagardoa; zer bestela Usurbilgo jatorria izanda?
Oporretarako leku bat.
Urbiako Dominikan txabola.
Amets bat.
Euskaldunok gure hitza berreskuratzea.
Inoiz ahaztuko ez duzun eguna.
Gure alaba Nahia jaio zena.
Jaso duzun oparirik bereziena.
Iaz apustu bat prestatzeko herritar talde batek oparitutako kamioikada egur.
Gorroto duzuna.
Jendearen faltsukeria.
Goierriko txoko bat.
Txurroko punta.
Herriko alkate bazina…
Zerainen alkate izatea? Ez da giro…
Zerainen biziko ez bazina…
Nafarroa iparreko edo Sakanako herri txiki euskaldun batean.