Unai Villenak irabazi du XVII. Igartza Saria
Atzo iluntzean banatu zuten XVII. Igartza saria Igartzako jauregian, eta aurtengo irabazlea Unai Villena elgoibartarra izan da. 6.000 euroko laguntza eta lana argitaratzeko konpromisoa dakatza sariak eta 2016 urte hasierara amaitu beharko du.
Villena Elgoibarren jaio zen 1980an eta industria- ingenaria da ikasketaz. Aurrez libururik kaleratu gabe bazegoen ere, hainbat idazlan sariketa irabazitakoa da.
Atzoko agerraldian azaldu zuenez, berak proposatu duen lana nobela bat da. 33 urteko Ander du pertsonai nagusitzat, baina bere lagun Oierrek ere izango du zeresana. Ander eibartarra da, eta 2013 urtean psikiatrikotik irten eta bere gaixotasunen kontziente, biziari aurre egin behar dio. Kanpoan, erabat aldatu da lehen ezagutzen zuen errealitatea. Bere txikitako lagun Oierrek laguntzen dio bere iragana gogoratzen, eta hori izango da nobelaren muina: pertsonaiaren bizitzaren errepasoa eta bere belaunaldiak gertutik ezagutu zuen garai harren hausnarketa.
Atzoko sariketan origarria eta sariaren erdia jaso zituen Koldo Agirre alkatearen eta Joxe Begiristain CAFeko ordezkariak. Beste erdia datorren urteko sariketan jasoko du, ohi bezala.
Era berean, iazko Igartza sariketako irabazleak, Mikel Ayllonek, jasotzeko falta zitzaion beste erdia jaso zuen atzoko sariketa ekitaldian. Honek datorren urte hasieran aurkeztuko du lana.