Dantza saio ikusgarria egin dute Beasaingo dantzariek Igartzan, erraldoiek lagunduta
Erraldoiak izan dituzte gaur eguerdian Beasaingo dantzariek lagun, Igartzan ospatu duten Dantzari Egunean. Ehun-bat dantzari elkartu dira, beasaindarrak gehienak, lehen dantzan ibiliak eta gaur egun dabiltzanak; baita inguruko herrietako taldeetakoak ere. Guztien artean ikuskizun dotorea eskaini dute, Igartza multzoko eraikin arkitektoniko aipagarrienak uztartuz.
Lehenbizi, kalejiran iritsi dira plazatik. Txistulariak, soinu-jotzailea eta dultzaineroak izan dituzte musikari. Ondoren, Igartzan, Oria errekaren bi alboetako ohiko aurrez aurrekoa irudikatu dute, ezpatekin. Zubi zaharrean bandera aireratu —ezpaten gainean jaso dute banderaduna—, eta erreka gainean dantzatu dute guztiek.
Aurten erraldoiak izan dira berritasun. Hamar kiliki handik dantza egin dute. Dolarea aurrean aurrena, eta Beasaingo dantzaria irudikatzen duen erraldoian burdinolaren aldean ondoren.