uskal preso politikoen aldeko jaialdia ari dira ospatzen gaur Urretxun. Eguerdian izan da ekitaldi nagusia, eta presoak kartzeletatik ateratzeko “tira” egin beharra dagoela irudikatu dute. Herri kirolak eta kamioiak arrastaka eramateko proba ikusgarria egin dituzte, Gernikako Arbola plazan. Aizkolariak, harri jasotzaileak, txinga eramaileak eta lokotx biltzaileak aritu dira.
Joan zen astean Goierri kirol elkartearen saskibaloi saileko senior taldeko neskak Urretxurekin anaituta dagoen Schwarzenbruck herrian egon ziren. Ostiralean bertako alkateak ongi etorria egin zien eta opariak trukatu zituzten. Arratsaldean, Nuremberg-eko alde zaharra eta bertako volkfest-a bisitatu zituzten. Larunbatean AYMA-Goierri saskibaloi taldeak POST SV Nürnberg taldearen aurka jokatu zuen.
Urola Garaia Mankomunitateak arlo soziosanitarioaren alde egindako apustuaren barne, Uggasak robot bidezko errehabilitazio zentroa ireki nahi du Urretxun, Cyberdyne Inc. enpresa japoniarrarekin batera. Atzo, Cyberdyne enpresako presidentea, Yoshiyuki Sankai, Urretxun egon zen. Ospitaleko arduradunekin eta UGLEko irakasle eta ikasleekin elkartu ondoren, Labeaga aretoan prentsaurrekoa eman zuen.