Herrien erabakitzeko eskubidearen alde
http://youtu.be/dVQ29hhHuyg Eskozian independentziari buruz atzo egin zuten galdeketarekin bat eginez, erabakitzeko eskubidearen aldeko bilkura ugari egin zituzten Goierrin. Gure Esku Dago ekimenak deituta, giza-mosaikoa eta pintxo-pote berezia egin zituzten Beasainen. Urretxu-Zumarragan, Lazkaon, Ordizian eta Seguran, EH Bilduk deituta egin zituzten bilkurak, Herriek erabaki: Eskoziarekin elkartasuna lemapean. Legorretan berriz, udalak deituta atera ziren kalera herritarrak.
- Luis Mari Zaldua, txangoko lagunei cromlech baten berri ematen./Gipuzkoako Parketxe Sarea