Artexivu elkarteak Afrikako musika eta dantza ikastaroak emango ditu Legazpiko gaztetxean
Artexivu elkarteak perkusio eta dantza afrikar ikastaroak emango ditu Legazpiko gaztetxean ikasturte honetan ere. Eskolak astelehenetan izango dira: 18:00etatik 19:30era (perkusioa) eta 19:30etik 21.30era (dantza afrikarrak). Artexivu Mozambikeko musika eta dantzak ezagutarazteko sortu zen eta iaz ere ikastaroa eman zuen Legazpiko gaztetxean.