Carlos de Cos soraluzetarrak irabazi du Legazpiko Artzain Eguneko argazki rallya
Bigarren saria Iñaki Piñero barakaldotarrak eramango du eta hirugarrena Errikarte Agirre legazpiarrak. Herriko onenari saria Jose Venegasi emango diote. Haurren lehiaketari dagokionez, 8 urte artekoetan Eneko Zengotita, Alex Murciego eta Eneko Heras izango dira sarituak, 10 urte artekoetan Karla Ibarnia, Xabat Laiglesia eta Uxue Gabiria eta 16 urte artekoetan Beñat Elkoroberezibar, Sara Gracia eta Kerman Olaizola. Sari banaketa ekitaldia ostiralean egingo dute, 19:00etan, kultur etxean. Sariak banatzen hasi aurretik, argazki onenenkin emanaldia egingo dute.