Eitzaga-berri izena jarri diote auzoko kale berriari
Urrian Eitzagako etxebizitza berrien giltzak emango dituzte, 17 etxebizitza ditu Zumarragako auzoan altxatu duten bloke berriak. Aurretik, kale berriari jarriko dioten izena adostu dute osoko bilkuran; Eitzaga-berri izena jarriko diote. Eraitsi duten eraikinean bizi ziren bizilagunak eraikin berrian birkokatuko dituzte, eta 17 etxebizitza horietatik bost babes ofizialeko pisuak dira. Lehenengo eraikin hau proiektu zabalagoaren aurreneko urratsa da.

The post Eitzaga-berri izena jarri diote Eitzagako kale berriari appeared first on Otamotz.