Lau gol jasota, porrota Estandarentzat Majorin
Murtziara ihes egin zuten puntuek, Estanda Ordiziak Rondan FSF taldearen aurka 0 eta 4 galdu ondoren. Lehen zatia parekatua izan zen arren, 13 eta 14 minutuetan 0 eta 2koan jarri zen markagailua. Bigarren zatian, ordea, bisitariak nagusi izan ziren eta azken bi golak iritsi ziren. Emilio Ortiz entrenatzaileak nabarmendu du oraindik asko dagoela jokatzeko eta akatsak zuzentzen joatean egongo dela gakoa.