Zeraingo kultur astea hasiko da larunbatean, haurrentzako ekintzak eta patata tortila lehiaketarekin
Urriaren hirugarren astearekin batera, badator aurten ere Zeraingo kultur astea. Haur eta gazteentzako ekintzak, patata tortila lehiaketa eta erretiratuen eguna izango dira asteburuan. Datorren astean, berriz, hitzaldiak egingo dituzte egunero kultur etxean, 19:00etan.
EGITARAUA
Urriak 18, larunbata:
- 09:00. Herri mugak katalogatzeko mendi ibilaldia. Plazan bilduko dira, kotxeetan.
- 17:30. Herriko haur eta gaztetxoentzako marrazki saioa eta jolasak. Eguraldi ona egiten badu, plazan. Euria egiten badu, Maixunen eta pilotalekuan.
- 19:00. Patata tortila lehiaketa, pilotalekuan. Hilaren 17a baino lehen eman behar da izena, Mandio dendan. Bi eta lau pertsona bitarteko taldeek parte har dezakete. Sua eta lehengaiak antolakuntzak jarriko ditu.
- Iluntzean. Afari merienda, lehiaketako tortila patatekin.
- 13:00. Meza nagusia. Patxi Etxeberria eta Beñat Gaztelumendi bertsolariak bertan izango dira, baita Uharka abesbatza ere.
- 14:00. Erretiratuen bazkaria, Ostatun. Etxeberria eta Gaztelumendik alaituko dute giroa.
- Urriak 20, astelehena. Euskararen arnasguneak. Mikel Zalbide.
- Urriak 21, asteartea. Zerain Ueman sartzeko arrazoiak emango ditu Uemako kide batek.
- Urriak 22, asteazkena. Kirola eta komunikabideak eta emakumeak mahai ingurua, Ibon Gaztañazpik gidatuta.
- Urriak 23, osteguna. Eredu berritzaile bat sortzen. Albaola itsas faktoriako Mikel Leozek egingo du hitzaldia, eta bideo bat erakutsiko dute galeoia nola egiten ari diren erakusteko.
- Urriak 24, ostirala. Afrikaren bihotzean. Jesus Ezeizabarrrena zeraindarrak Afrikan egindako bidaien berri emango du bideo emanaldi baten bidez.