Elosegiren idiak garbi zeudela eman du analisiak
Roman Elosegi idizale zaldibiarraren probako idiei egindako analisiek ez dute inongo sustantzia debekaturen aztarrenik atera, idizaleak berak gaur goizean jakinarazi duenez. Idiak garbi zeudela adierazi du, beraz, emaitzak. Elosegik berak eskatuta egin du analisia Santanderreko albaitari batek. Urriaren 7an, Andrakako (Lemoiz, Bizkaia) deman, epaileak gerarazi egin zituen idiak, ximaur «gehiegi» egiten ari zirela eta zerbait emanda zeudela aditzera emanez. Proba bertan behera utziarazi zioten, irabazteko aukera handia zuela.