Goierriko Hitzaren urteurrenaz ariko dira bihar Bixibixi irratsaioan
Hamargarren urteurrena ospatuko du larunbatean Goierriko Hitzak, eta horixe izango dute hizpide biharko Bixibixi irratsaioan, Segura Irratian, 12:15etik aurrera. Eskeine Legorburu eta Aloña Landak hitz egingo dute, hedabideko zuzendariak eta kudeatzaileak.
Bestalde, Euskara aberasten atalean, Goiztiri AEK euskaltegiko Maider del Olmo izango da gaurko saioan, eta Gasteizen ireki duten euskararen etxearen berri emango du. Elhuyarko Gillermo Roak ere parte hartuko du biharko irratsaioan, Quark progamaren baitan, zientzia berriak euskaraz landu eta zabaltzeko helburuarekin.
Horrez gain, Hitz Edo Irri Euskaraz Elkarri Elkartearen parte hartzeak eta herrietako albisteek osatuko dute saioa, Lierni Elortzak gidatuta.
Parte hartzeko. Edozein iradokizun egin nahi izanez gero, edo iritzia emateko, 943 80 10 41 telefonora dei dezakete entzuleek, irratsaioak irauten duen bitartean. Bestalde, bixibixisegura@gmail.com helbidera ere bidal daitezke proposamenak. Gaurko saioa bihar ere entzun ahal izango da, 19:00etan, baita igandean ere, 08:00etan. Interneten ere entzungai egongo da.