Martxan dago Bele Gazte Gaztelekuaren argazki lehiaketa
Egitarau zabala prestatu du Zegamako Bele Gaztek urritik urte amaiera bitartean. Ia astebururo izango dituzte ekintzak herriko gaztetxoek. Gainera, 2015eko egitaraua osatzeko, argazki lehiaketa antolatu dute. Zegama eta bere txokoak da gaia, eta hamabi eta hemezortzi urte bitartekoek parte har dezakete.
Hiru argazki aurkez ditzake bakoizak, azaroaren 8rako. CD batean edo USB memoria batean aurkeztu behar dira argazkiak, gaztelekuan bertan. Gaztelekuko gazteek aukeratuko dituzte hamabi argazki onenak, eta horiekin 2015eko egutegia osatuko dute. Azaroaren 22an egingo dute sari banaketa.
Bele Gazteren urte amaiera arteko egitaraua:
Ekintzetan parte hartzeko, aurrez izena eman behar da gaztelekuan.
Urriak 25, larunbata: Beldur Barik lehiaketarako bideo grabaketa. 16:00etan.
Azaroak 7, ostirala: euskararen nazioarteko eguna antolatzeko bilera. 19:00etan.
Azaroak 8, larunbata: pelikula emanaldia eta palomitak. 18:00etan.
Azaroak 22, larunbata: argazki lehiaketako sari banaketa. 17:00etan.
Azaroak 28, ostirala: gabonetako programazio bilera. 19:00etan.
Azaroak 29, larunbata: buztingintza. 17:00etan.
Abenduak 13, larunbata: gabonetako apaingarriak egitea. 17:00etan.
Abenduak 20, larunbata: txistorra jatea, San Tomas eguna ospatzeko. 17:00etan.