Argazki lehiaketako irabazleek jaso dituzte sariak
Amaitu da aurtengoz Goierriko Hitzak, Fotoetxek eta Sasieta Mankomunitateak elkarrekin antolatzen duten Udako Argazki Lehiaketa. Bina sari eman dituzte aurten Fotoetxek eta Sasietak eta saridunak Lazaro Gonzalez –Fotoetxeren argazki onenari saria–, Guillermo Urrestarazu –Fotoetxeren argazki originalenari saria–, Julen Arin –Sasietaren lehen saria– eta Josune Beloki –Sasietaren bigarren saria– izan dira.
Sariei dagokionean, nahi duen argazkiarekin 200×250 neurriko foto-murala egiteko aukera izango du Gonzalezek, eta Urrestarazuk 60×120 neurriko argazkia kappa euskarrian inprimatu ahalko du, dena Fotoetxeren eskutik.
Sasietak 200 euro emango dizkio Arinari, eta 100 euro Belokiri. Bien argazkiak Mankomunitateak 2015ean argitaratuko duen egutegian jarriko ditu Sasietak.
Irakurleen sariak
Fotoetxek eta Sasietak aukeratu dituzten argazkiez gain, irakurle guztiok goierri.hitza.info webgunean eman dituzuen botoen bidez, beste sei irabazle ere badaude. Unai Zubiarrain, Julian Auzmendi, Eduardo Martin, Naroa Murua, Hasier Agirre eta Rakel Barcenilla dira irakurleen boto gehien jaso dituzten saridunak.
Irabazle bakoitzak nahi duen argazkia 35×38 zentimetroko neurrian handitzeko aukera izango du Fotoetxen.
Goierriko Hitzaren aldetik, eskerrik asko beste urte batez udako argazki lehiaketan parte hartu duzuen guztioi.