Bi informazio panel berri jarri dituzte Beasainen
Beasaingo Udalak, herritarrak informatuta izateko asmoarekin, bi informazio panel berri jarri zituen Antzizarren eta Erauskin plazan. “Oso harrera ona izan dute beasaindarren artean” diote udaletik.
Horregatik, beste bi informazio panel berri jarri dituzte orain Igartzako Monumentu Multzoaren inguruan, Igartzan egingo diren ekitaldien berri emateko. Panle hauek ez dira beste biak bezalakoak: digitalak izan ordez, burdinezkoak dira, eta hauetako batean oharrak itsats daitezke.
Udaletik herritarrei dei egiten diete “panela kontuan hartzera eta bertan agertzen den informazioa jarraitzera”.