Deba eta Zumaia arteko flyschera joango dira lazkaotarrak igandean
Amalurrek eta San Benito ikastolak Deba eta Zumaia arteko ibilaldia egingo dute, igandean. Itsas bazterreko flysch formakuntza geologikoak ikusiko dituzte, 7 kilometroko bidean. 08:30ean Itzala paretik irtengo da autobusa (haurrek 2 euro, helduek 5). Izena ostiral eguerdirako eman behar da (657 722 131, amalur.me@gmail.com).