Legorretako Aitzol Aramaio Film Laburren Lehiaketan 299 lan jaso dituzte
Urterik urte geroz eta erantzun handiagoa jasotzen ari da Aitzol Aramario Film Labur Lehiaketa. Zuzendari ondarruar eta Legorretako lehiaketako epaile zenaren izena hartu zuela hirugarren urtea da; aurretik Legorretako film laburren lehiaketa zenak 2012an hartu zuen Aitzol Aramaioren izena; zuzendari hil zenean, haren omenez jarri zioten deitura. Legorretako lehiaketan epaimahaiko kide izan ohi zen Aramaio.
Aurtengo deialdia hirugarrena zen, eta 299 film labur jaso dituzte lehiaketarako. Horietatik 89 mundu zabaleko 33 herrialdetatik iritsi dira: Frantzia, Turkia, Bulgaria, Espainia, Brasil, Kolonbia, Venezuela, Japonia, Taiwan, Tailandia, Kanada, Txile, Peru, AEBak…
Epaimahaiak aukeraketa egin ondoren, kultur astearen barruan izango da sari emate ekitaldia, larunbatean 20:00etan, Herri Zineman. Lan finalistak ikusi ahalko dira.