'No es país para sosos' saioa Legazpin grabatu dute
ETB2ko No es país para sosos saiokoak Legazpin egon dira gaur. Hasteko, Ramon Roteta aurkezleak Mirandaola bisitatu du. Ondoren, olagizonez jantzi da eta Olapintxoa prestatu du Mirandaolan bertan. Rafa Iztueta eta Joseba Bikuña olagizonek lagundu diote. Handik plazara joan da eta Xarpot tabernako Mikel Canterorekin Ola-gina prestatu du. Saioa azaroaren 3an emango dute.