Garikoitz Bravo eta Jon Ander Intsausti Murias talde berrian ariko dira
Gaur aurkeztu dute Murias Taldea, txirrindularitza profesionalean ariko den hirugarren euskal taldea, Caja Ruralekin eta Movistarrekin batera. Bi ziklista goierritar izango ditu: Garikoitz Bravo lazkaotarra eta Jon Ander Intsausti mutiloarra. Jon Odriozola da managerra, eta hamabi txirrindularirekin osatu dute, horietatik zortzi amateur mailatik igoak.
Intsausti Gipuzkoa taldean lehiatu da, aurten, afizionatu mailan. Bravo Portugalgo Efapel taldean ibili da, iaz Euskaltel desagertu zenean hara joan eta gero. Murias eraikuntza enpresak babestuko du proiektu berria.