Nazioarteko puntako taldeak hartuko ditu Ordiziako Txotxongilo Jaialdiak
Bihar ikastetxeetako gatetxoei zuzendutako saioa egingo da; etziko saioa, berriz, irekia izango da Herri Antzokian
egingo da ikastetxeei eskainitako saioa. Bulgariako Burgas Estatuko Txotxongilo Antzerki taldearen eskutik Tumba Lumba ikuskizunaz gozatu ahal izango dute gaztetxoek. Bulgariako folklore instrumentuak konbinatzen dituzte lanean. Lan dibertigarria da, modernitatea eta tradizioa uztartzen dituena.
Asteazkenean, berriz, 17:30etatik aurrera saio irekia egingo da. Australiako Perth Companyren txanda izango da; Alvyn Sputniken abenturak ikuskizuna taularatuko dute. Animazioa, txontxongiloak, proiekzioak eta zuzeneko musika uztartzen dituen ikuskizun irudimentsua da. Tim Watts kontaketa maisuak Alvyn Sputniken istorioa azaltzen du lan honetan, ur sokenetako esploratzailea, ozeanoko sakontasun bukaezinetan zehar, galdutako maitasuna nola bila nola dabilen.
Zalantzarik gabe, txotxongiloen antzerki ikuskizunaz gozatzeko proposamen erakargarria eta interesgarria izango da Ordiziako Herri Antzokiak jasoko duena.













