
Legazpiko Udalak 2015eko egutegia aurkeztu du gaur udaletxean. Aurtengo protagonistak herriko merkatariak dira. Urtarrilean Alustiza drogerikoak ageri dira, otsailekoan Urcelay oinetako-dendakoak, martxoan Fenoll farmaziakoak, apirilean Santa Cruz autoeskolakoak, Maiatzean Nuñez mertzeriakoak, ekainean Laubide jatetxekoak, uztailean Alberdi jantzi-dendakoak, abuztuan gasolindegikoak, irailean Andere arropa-dendakoak, urrian Lorea jantzi-dendakoak, azaroan Laga tindategikoak eta abenduan Gurrutxaga tabernakoak. Argazkiak Josu Altzelaik egin ditu eta diseinua Attikok. Egutegia gaur banatu dute.