Aurten 80 urte dira Joxe Migel Barandiaranek ‘Euskalerriko leen gizona’ liburua atera zuela, euskaraz. Pertsonaiak 125 urte beteko zituzkeen, aurtengo Urte Zahar egunean, bizi balitz. Baina, biografiaz harago, izenak ez ote dio hark egindako lanari gain hartu? Izan ere, aurten beste efemeride borobil bat bete da: Joxe Migel Barandiaranek Euskalerriko leen gizona argitaratu zuela 80 urte dira. Agerkari berezituren batean izan ezik, ia oharkabean pasatu da hori. Berritasun handia izan zen. Batetik, Barandiaranen lehenengoetariko liburua zen (aldizkarietako artikuluez eta lankidetzako lanez aparte). Bestetik, euskaraz zen, orduan batere ohikoa ez bazen ere; gutxiago zientzia lanetan. Donostiako Euskaltzaleak elkarteak hauspotu zuen liburua ateratzera, eta Bernardo Estornes Lasaren Beñat Idaztiak etxeak argitaratu zuen, 1934an. Hain justu, Barandiaranen lan harekin hasi zuten Egia Sorta saila. Arrakasta izan zuen liburuak. 4,5 errealean saldu zen (1,12 pezeta; 0,006 euro). Egunerokoetan euskara erabiltzen geroago hasi zen Barandiaran, gainera. Hiru eguneroko eramaten zituela gogoratzen da Jesus Altuna antropologo eta Barandiaranen ikasle berastegiarra: bat pertsonala; bestea zientifikoa; eta hirugarrena indusketa bakoitza hasten zuenean irekitzen zuena, lankideekin partekatua. Egunerokoetan data jakin bat bada, gutxi gora-behera, euskara erabiltzen noiz hasi zen esaten duena: 1947. «Ataunera itzuli baino lehentxeago hasi zen euskaraz idazten bere egunerokoetan. Lehen, tarteka baditu pasarte batzuk, batez ere [...]
Ez da magia; esporak dira. Ekosetas kita da. Kafe hondarrak perretxiko bihurtzen dituen kita da. Erdi eta erdi ditu osagaiak: erdia kafe hondarrak eta erdia perretxiko hazia, eta nahasketa horretatik sortzen da Belarri Landua izeneko (Peurotus Ostreatus)onddoa. Ordiziako azokara joaten hasi berriak dira Ekosetas etxekoak, euren produktua ezagutaraztera eta saltzera, eurentzat ere Ordiziako feria, nekazaritzaren mundu txikiko plaza handia baita. Olio erabilia berrerabiltzen duen Ekogras enpresaren etxe berekoa da Ekosetas ere, eta etxea Etxarri Aranatzen dute. Bi aldiz hazten dira Hamarretik hogei egunerako tartean ateratzen dira perretxikoak eta Boni Zelaiaeta Ekosetaseko saltzailearen esanetan, «azkar ateratzen dira, baina pazientzia behar da». Behin hazita daudenean, jaso eta nolabait bigarren aldi batez berpizten direla esan liteke, jaso eta beste hamar-hogei egunen artean berriro ateratzen baitira. 17-19 gradu zentigradu artean edukitzea komeni da kita, berogailuetatik urrun. Argiari dagokionean, berriz, ezin dio argiak zuzenean eman, baina zeharkako argia beharrezkoa du: beraz, onena, kit hori leihotik urrun dagoen txoko batean jartzea da, zuzenean argiak ez emateko. Egunean bi aldiz ureztatzea komeni da, eta horretarako, Ekosetas kitaren barruan datorren lainoztagailua erabil daiteke, neurri egokian betez. Kartoizko kaxa da kita biltzen duena. Hori moztu eta plastikozko edukiontzian gurutze formako mozketa bat egin behar zaio laban edo guraize batzuekin. [...]
09:00etan hasiko da ligako hirugarren jardunaldi hau
Beasaingo Loinatz abesbatzak 75 urte darama kantuan. 1939ko abenduaren 8an, Pedro Jose Iguainen zuzendaritzapean egin zuen lehenengo kontzertua, Coral Loinaz izenarekin. Ospakizunetan dira beasaindarrak. 75 urte dira Beasaingo Loinaz koralak lehenengo kontzertua egin zuela Andre Maria Zeruratuaren Parrokian. Urteurrena ospatzeko, abenduaren 20an, Loinatz abesbatzak kontzertua egingo du San Martin elizan. Duela 75 urte, Pedro Jose Iguainen zuzendaritzapean aritu ziren kantuan, Coral Loinaz izenarekin. Elizako organo jolea eta udal musika bandako zuzendaria zen Iguain eta 1950era arte izan zuen abesbatzaren ardura, «familia guztia Argentinara joan zen arte», argitu du Josetxo Zufiaurrek. Javier Garcia Basoco, Rafael Briz eta Migel Irizar izan ziren hurrengo zuzendariak. «Koralak 75 urte betetzen ditu baina 67 urte darama abesten. Izan ere, 1971n hil zen Migel Irizar, eta han bukatu zen korala», zehaztu du Zufiaurrek. 1946. urtera arte, gizonezkoek bakarrik osatzen zuten Loinaz Korala. Ahots txuriak La Salleko tipleek egiten zituzten. Josetxo Zufiaurre bera, 11 urte zituela sartu zen koruan, 1945ean. «1947ra arte aritu nintzen, kanpora joan nintzen eta ikastera. Soldadutza bukatutakoan berriz sartu nintzen, 1971ra arte». Zufiaurrek ondo gogoan du, Urretxun egin zuten ikuskizuna. «Guridiren Eusko Irudiak ikuskizuna egiten genuen, korua, banda eta dantzariak batera. Errotako kamionetan eraman gintuzten Urretxura tipleak. Koralistak trenean joan ziren. Arrakasta handia [...]
Olentzeroren inguruko benetako errealitatea eta Burdinaren Harana ezagutzera emateko, ‘Badator Olentzero’ ekintza egiten dute hilabete honetan Legazpiko Mirandola burdinolan. Magiaz betetako ekintza da.
Durangori lekukoa hartu eta liburu eta disko azokak egingo dituzte asteburu honetan Goierriko hainbat txokotan. Irakurleei literatura Euskal literatura eta musikagintzarako zaletasuna sustatzeko asmoz, liburuak eta diskoak kalera ateratzeko apustua egin zuten orain dela mende laurden Goierriko hainbat txokotan. Gaur egun Euskal Herrian erreferente bihurtu den Durangoko Azokaren biharamunean bost dira azoka egiten duten herriak bailaran: Lazkao, Beasain, Ordizia, Ataun eta Segura. Literatur ekitaldiak, deskontuak, zozketak… guztien artean sendotu dute euskal kulturaren goierritar topaketa. Urteurren berezia izango du aurtengoa Beasaingo disko eta liburu azokak; 25 urte bete baitira AEK azoka antolatzen hasi zenetik. Hainbeste urteren ondoren, hogeitabosgarrenez mahaiak eta liburuak prestatu eta azoka egitea bera izango dute urteurren oparirik politena. Ibilbide luzearen ondoren, gorabeherak tarteko, azokari ekiteko gogoz daude Jaione Barandiaran eta Karmele Santoyo. AEK-ko ikasleak euskal literaturara gerturatzeko asmoarekin ekin zioten azokari Beasainen. Euskaltegian egiten zuten irakurle kanpaina herritar guztiei zabaltzea zuten asmoa. Kale Nagusiko lokaletan egiten bazen hasieran, geroago kalerako saltoa eman zuten. Hainbat urteren ondoren, herriko kultur eragile ugariren arteko elkarlanarekin antolatzen da azoka. Orduko hartan AEK-k Ordizian ere antolatu zuen azoka. Hainbat urtetako etenaren ondoren, berriro berreskuratu zuten han ere. «Zuzenean ekartzen genuen materiala argitaletxeetatik; aurrera eta atzera ibiltzen ginen azoka egunetan», gogoratzen du Santoyok. Hasiera [...]
Azaroaren 22an Saroi Eskisabel eta Mireia Aldasoro ordiziarrek, Leire Nazabal beasaindarrak, Garazi Garmendia zaldibiarrak eta Joana Zugasti tolosarrak urrezko domina lortu zuten haur mailako Espainiako gimnasia erritmiko txapelketan. Bost neska horiek Tolosako taldearekin aritzen dira eta 64 talderi gailendu zitzaizkien. Bigarren postuan eta hirugarren postuan Castelloko (Herrialde Katalanak) bi talde sailkatu ziren: Tramuntana eta Pintor Sorolla. Lau goierritarren taldea Gipuzkoako eta Euskadiko txapelduna ere bada, eta parte hartutako lehiaketa guztiak irabazi ditu, Euskalgym izenekoa izan ezik. Hirugarren postuan sailkatu ziren. Bost neska horiek 11 eta 12 urte dituzte. Euren entrenatzaileak Arantxa Ariztondo eta Nerea Otaegi tolosarrak eta Sara Alonso donostiarra dira. Ariztondok meritu handia dutela diote, ez baitaramate denbora asko elkarrekin. «Iaz hirugarren postua lortu zuten Espainiako txapelketan, baina Leireren ordez Lazkaoko neska bat zegoen. Leire uztailean sartu zen taldean. Oso ondo moldatu da, besteek oso ondo hartu baitute». Euren arrakastaren gakoa lana dela aipatu du. «Oso ondo entrenatzen dute. Euren jarrera bikaina da. Entrenamenduetara lan egiteko gogoarekin etortzen dira». Euren hurrengo erronka, banakako txapelketa da. «15 eguneko oporraldia eman diegu eta ondoren buruz burukoa prestatzen hasiko dira. Buruz burukoan emaitza onak lortzea zailagoa da, maila altuagoa baita. Dena den, Saroi Euskadiko eta Gipuzkoako txapelduna da». Tolosako taldeak 120 neska [...]
Josu Landa (Zumarraga, 1980) Ezkioko Argindegi ostatuko sukaldaria eta zerbitzaria da. Denbora librean DJ lanean ere aritzen da. Ondoen prestatzen duzun platera? Arrainak. Eta jatea gehien gustatzen zaizuna? Arroza kubatar erara: arroz zuria, tomate saltsa eta arrautza. Edari bat? «Tinto de verano»a. Tabernan gustura egoten zaren une bat? Saltsa dagoenean. Ostiraletan 19:00etatik aurrera gazteak etortzen dira, eta orduan. Udan pintxo-potea egiten dugu eta orduan ere jende dezente ibiltzen da. Sukaldari bat? Juanma Hurtado, Zumarragako Kabia jatetxekoa. Bezero bat? Ez dakit… Lagunak eta familiakoak etortzen direnean gustura hartzen ditut. Zaletasun bat? Musika. DJ bezala aritzeko leku bat? Raveak: Mendian eta gaztetxean lagunekin joan eta musika jartzea. Egoten garen lekuetan, behin Ravea egin eta gero dena garbi uzten dugu. Ezkion ere egin genuen behin. Abesti bat? Bad Brains taldearen I Against I abestia. Goierriko txoko bat? Atxurtza. Herriko alkate bazina? Ostatu berria egingo nuke Ezkion. Ezkion biziko ez bazina? Beste herri txikiren batean; Euskal Herrian izan badaiteke, hobe.
Zumarragako Udalak antolatuta gospel kontzertua dago Zelai Arizti aretoan etzi, 13:00etan. Bergarako Orfeoia, Bergarako Orfeoi Gaztea eta hogei musikariz osatutako ganbara-orkestrak eskainiko dute kontzertua. Sarrea doan da. Bestalde, Zumarragako Musika
The post Gospel kontzertua etzi Zelai Arizti aretoan, doan appeared first on Otamotz.