Beasaingo Txelotxe eta Berritsu ludotekak berritu dituzte
Gabonetako oporren ondoren egin dituzte lanak, batez ere Txelotxe ludotekan. Hormak margotu dituzte, errotulatu egin dute eta haurrentzako leku berriak prestatu dituzte: margotzeko arbel handi bat jarri dute, eta eskenatoki bat, urtean zehar prestatzen dituzten antzezlanak entsaiatzeko eta eskaintzeko.
Horrez gain, eta umeek egindako eskaerei erantzunez, jostailu berriak daude orain ludeteketako bazkide diren haur guztientzako.
Yoga txiki egitasmoa jarri dute martxan
Aurtengo ikasturte hasieratik, gainera, umeentzako yoga ikastaroa eskaintzen dute bi ludoteketan. Arduradunek jakinarazi dutenez, ikastaroaren helburua “haurrak bizitzan arrakasta izatera bideratzea da, zoriontsu izatea”, eta horretarako tresnak eta baliabideak eskainiko dituzte: “Yoga batetik eta pedagogia bestetik”.
Hori gauzatu ahal izateko, sei puntu izango dituzte kontuan: autoezagutza, emozioen kudeaketa, motibazio gaitasuna, besteen emozioak onartzeko gaitasuna eta emozioak aldatzeko gaitasuna.
Yoka txiki egitasmoa bi txandatan egiten dute, eta oraindik badago lekua. Izena emateko Berrtsu edo Txelotxe ludoteketara joan behar da, arratsaldez. Bertan emango dute informazio gehiago. Saioak 5 eta 8 urte bitarteko umeei zuzenduta daude, eta astelehen arratsaldetan izanten dira, Eizu gaztelekuan. Izen ematea 45 euro kostatzen da, urtarriletik maiatzera.