Mingainluze lehiaketaren laugarren edizioa abian da. Aurtengo lehiaketan 135 lagunek parte hartu dute, 45 taldetan banatuta, eta horietatik 24k lortu dute finalerdietarako txartela. Finalerdiak asteburu honetan jokatuko dituzte: larunbatean eta
The post Mingainluze lehiaketako kanporaketak jokatu dituzte asteburuan appeared first on Otamotz.
Otsailaren 6a arte egongo da irekita 'Los donantes caprichosos' erakusketa Barrenan
Hirugarren aldiz izango da zerrendaburu; aurreko bietan alkate izan zen, 1999an eta 2003an
Aurreko abenduaren erdian 50.000 ikuslek ikusia zuten jada Loreak filma, euskaraz. Urtebete lehenago, 2013ko Gabonen atarian Jon Garaño eta Jose Mari Goenaga filmaren zuzendariek, loreak oraindik lorategian moztu gabe zeudenean, 30.000 ikusle lortzea zaila zela zioten Tribuaren berbak telebista saioari egindako adierazpenetan. Goitik gainditu dute muga hori. Donostiako Zinemaldian arrakastaz bete zuten lorategia eta, orain, Espainiako Goya sarietarako –otsailaren 7an emango dituzte– film onenaren sarietarako izendatu dute. Palm Springs-eko (Kalifornia, AEB) zinemaldian film latino onenaren saria jaso berri dute. Jose Mari Goenaga (Ordizia, 1976) zuzendariak Enpresa Zientziak ikasi ostean, Urnietako (Gipuzkoa) Sarobe Aretoan Errealizazio ikastaroa egin zuen. 2001ean, beste lau lagunekin batera Moriarti ekoiztetxea sortu zuen. Zuzendaria ez ezik, gidoilaria eta ekoizlea ere bada. ‘Loreak’ filmaren gidoiaren ideia zurea da. Nondik sortu zen? Irudi batetik. Loreak errepidean ikusten nituen bakoitzean lore horien atzean egon daitekeen drama etortzen zitzaidan burura. Inoiz ez duzu inor loreak uzten ikusten… Misterio puntu bat ere badago, enigma bat. Zer gertatuko litzateke zure hurbileko senide bat hil, eta ezezagun batek loreak utziko balitu errepidean? Horren harira istorioa garatzen hasi nintzen. Halako batean, autoan nindoala Ceciliaren Ramito de violetas abestia ipini zuten irratian eta loreak uzten zituenaren zein loreak jasotzen zituenaren istorioak uztartu nituen. Bi emakumeon istorioak [...]