Xakea eta matematika uztartzen dituzten ekintzak antolatu ditu Lemniskatak
Urtarrila matematikaren hilabetea izaten da Lemniskata elkartean, eta hala, hilabete amaiera arte hainbat ekintza antolatu dizute. Xakea eta matematika gizarteratzea da zientzia elkartearen helburua, eta horretara bideratu dituzte ekitaldiak. Lehena ostiralean egin zuten, Leontxo Garcia kazetariaren eta adituaren hitzaldia, eta elkartekoak oso pozik daude jaso duten erantzunarekin: “100 bat lagun elkartu ginen, eta hori ez da hala nola lortzen. Goierritik kanpoko jendea ere bazegoen, eta pozgarria da aurpegi berriak ikustea”, azaldu du Jose Luis Etxezarretak.
Ostiralean egingo dute hurrengo ekintza, eta azkena hilaren 31n. Hau da prestatu duten egitaraua:
- Gaurtik hilaren 23ra, “Emakume berritzaileak zientzian (matematikaren ikuspegitik)” erakusketa Lazkaoko kultur etxeko aretoan.
- Ostiralean, urtarrilak 23, 19:00etan, Igartzako jauregian, Lemniskata Matematika argazki lehiaketako sari banaketa eta Santiago Fernandez matematika irakaslearen hitzaldia: “Ajedrez y matemáticas, una pareja feliz”. Otsailaren 1era arte egongo da erakusketa irekita.
- Larunbatean, urtarrilak 24, 19:00etan, Loinazko San Martin plaza azpian, XakeMATEmatika tailerra 12 urtetik gorako gazte eta helduentzat. Goyo Lekuona eta Jose Luis Etxezarreta izango dira gidaiak. Xakea eta matematika uztartuz hainbat joku egingo dituzte eta kondaira batzuk azalduko dituzte.
- Urtarrilak 30, ostirala, 19:00etan, Igartzako jauregian, Enrike Zuazuaren hitzaldia: “Matematika, eguneroko tresna eta etorkizunerako bidea”. Matematikan doktorea eta Ikerbasqueko BCAMeko zuzendaria da.
- Urtarrilak 31, larunbata, 18:00etan, Loinazko San Martin plaza azpian, Xaketxiki ekintzak, Nicola Lococo filosofoaren eta hezitzailearen hitzaldia eta partida simultaneak herriko Xake Alfil elkartearen eskutik.