Arropa koloretsuak jantzi, zartagina esku batean eta mailua bestean, eta herriko kaleetan desfilea eginez hasi dute kaldereroen eguna Ordiziako umeek. Jakintza ikastolako, Urdaneta eskolakoak, musika eskolako banda txikikoak, eta Urdaneta eta Amets Bide dantza taldekoak irten dira eguerdian kalderero jantzita. Ondoren batu zaizkie Umore Ona abesbatza, Laguntasuna errondaila, eta Antxon Imaz eta Jose Inazio Iturriotz, elkarrekin herrigunean zehar paseoa egiteko.
Arratsaldea eta gauean ere izango da zer egin Ordizian, 18:30ean txokolate beroa edanez egingo baitiote aurre hotzari txikienek. Urrup antzerki taldeak ordu erdi beranduago aurkeztuko du Zozomikote, 19:00etan, Nikolas Lekuona plazan. Pregoia ere bertan egingo dute, eta ondoren egingo dute arratsaldeko desfilea. Bukerako erretreta, antzerkia eta ikuskizuna Plaza Nagusian izango dira.
Eta gauean kontzertuak leku berean, O.T.A eta Ordiziarocken eskutik: Z.E.R eta Starblues taldeek egingo dute kontzertua. Arratsaldetik gauera arteko tartea arintzeko, herriko jatetxeetan “kaldererotako menu berezia” eskainiko dute afaritarako.
[nggallery id=135]
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez harpidedun, izan HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.