Jokin Uribetxeberria mendi korrikalari legazpiarra hil da
Korosti mendira bidean hil da eta larrialdi zerbitzuetako anbulantzia bat inguratu den arren, ezin izan dute suspertu.
Jokin Uribetxeberria Aratz mendian, iazko Zegama-Aizkorrin.Hitza Jokin Uribetxeberria mendi-korrikalari legazpiarra hil da gaur goizean, Gorostiaga (Korosti) mendira bidean, Mataburros izenarekin ezagutzen duten aldapa pikoaren inguruan.
Larrialdi zerbitzuak noranahiko ibilgailu batean igo dira paraje horretara, baina ezin izan dute erreanimatu.
Legazpin oso pertsona ezaguna zen, eta Haztegi ikastolan irakaslea zen.













