Ordizia Lagunkoia egitasmoaren aurkezpena egingo dute bihar Barrenan
Barrenan izango da aurkezpena, arratsaldeko 18:00etan
Ordiziako Udaleko Gizarte Ongizate saila, herriko zenbait elkarterekin lankidetzan, garatzen ari den Ordizia Lagunkoia egitasmoa aurkeztuko da bihar hilak 10, Barrenan arratsaldeko 18:00etan. Ekitaldi horretan Ordizia Lagunkoiak herrian egin duen diagnostikoa aurkeztuko da batetik, eta bestetik, 2015eko plangintzaren berri emango da. Egitasmoaren helburua herritar guztien ongizatea da, zahartzaroan dauden herritarrena bereziki, eta horretarako herritarren partaidetza, gizarte kohesioa eta belaunaldien arteko harremanak sendotu eta bultzatu nahi dituzte, baita herritarren eta administrazioaren arteko harremanak ere.