Ainhoa Moiua keinu interpretea Bixibixi irratsaioan izango da
Segura Irratiko Bixibixi saioan gonbidatu berezia izango dute gaur: Ainhoa Moiua beasaindarra. Zeinu hizkuntza menderatzen du Moiuak, eta ezaguna egin zen Zea Mays taldearen Negua joan da ta abestiaren bideoklipean agertu izanagatik. 2011n kaleratu zut...
Asteazkenero bezala, 12:15ean hasiko da saioa, Lierni Elortzak aurkeztuta, eta beste hainbat gonbidatu izango dira. Miren Segurola Uemako koordinatzaileak Lurraldea eta hizkuntza jardunaldiak aurkeztuko ditu. Alaitz Imaz Korrikaren Goierriko koordinatzaileak azken berriak eramango ditu saiora, eta Gillermo Roa gidaririk gabeko autoen garapenaz ariko da. Beasaingo euskaltegitik, berriz, Jon Antxia izango da gaurko saioan. Zuzenean parte har daiteke, 943 80 10 41 telefonora deituta.