Bizitzeko Herria gaia kalera eramango dute
Areizaga-Kalebarren plazak hainbat tailer hartuko ditu etzi, Nazioarteko Ingurumenaren harira. Goierri garaian azken urteotan ospatu diren Aste Berdearen egitarauaren barruan, aurtengoan ikastetxeetan Eskolako Agenda 21ean landutako Bizitzeko Herria gaiari buruzko
The post Bizitzeko Herria gaia kalera eramango dute appeared first on Otamotz.
Areizaga-Kalebarren plazak hainbat tailer hartuko ditu etzi, Nazioarteko Ingurumenaren harira. Goierri garaian azken urteotan ospatu diren Aste Berdearen egitarauaren barruan, aurtengoan ikastetxeetan Eskolako Agenda 21ean landutako Bizitzeko Herria gaiari buruzko tailerrak antolatu dituzte. Tailerrak 18:00etatik 20:30era egingo dituzte eta garai bateko argazkiak, jolasak eta hausnarketa uztartuko dituzte herriko kaleak bizileku ere badirela gogora ekartzeko. Mahai jolas erraldoia, arrantza igerileku puzgarrian, jolas tradizionalak, klarionarekin lurrean margotzen aritzeko gunea… Belaunaldien arteko topaleku bihurtu nahi dute, bide batez, plazako gunea. Ekintza Uggasa garapen agentziak antolatu du.
Informazio osoa bihar, Goierriko Hitzan
The post
Bizitzeko Herria gaia kalera eramango dute appeared first on
Otamotz.