
CAFerako sarrera parean, Jose Migel Iturriotz kalea zirkulaziorako erabat itxita egongo da bihar 14:30etik 20:00etara bitarte, galtzadan dauden arketak berritu behar dituztelako. Kale horretako 15. zenbakian daude garajeetara iritsi ahalko da soilik autoz. Ezkiaga auzora nahiz Ordiziara joateko N-1 errepidea edo CAFetik Lazkaibarrera doana erabili beharko dute auto gidariek.