Ordizian ohitura zaharrean sua piztuko dute, ‘sanpedroak’ ospatzeko
Beasango Ezkiagan ere egingo dute sua, jaiei amaiera emateko
San Joan bezperan sua piztearen ohiturari, San Pedro bezperako usadioa gehitzen diote ordiziarrek. Gaur izango da ekitaldia, Amets Bide kultur elkarteak antolatuta. Garagartza plazan egingo dute meta, eta 22:00etan emango diote su.
San Pedro bezpera honetan, egun osora zabalduko dute festa aurten, igandea izanda. 12:30ean dantza saioa izango da. Lau dantza taldek parte hartuko dute ikuskizunean: Anitz (Anoeta), Oin-Arin (Lazkao), Alur (Ibarra) eta Ordiziako bertako Amets Bide. Tortillak eta dantzaldia Arratsaldean, 17:00etan, VIII. Patata Tortilla Lehiaketa egingo dute. Tortillak etxean eginda eraman behar dira, 16:30erako. Ondoren, Txertu taldearekin erromeria izango da.
Ezkiagako jaiak
Atzo hasi ziren festak, gaur amaituko dira Beasaingo Ezkiaga auzoan. Iluntzean, buruhandiak eta txistulariak aterako dira. Sardinak eta txistorra banatu (20:00), eta San Pedro bezperako sua piztuko dute 22:00etan.