Uste baino lehenago eta orain arteko marka guztiak hautsiz, dagoeneko osatu dute G2H probako podiuma. Iokin Garai oñatiarrak irabazi du aurten, 10:13:50eko denbora eginda. Harengandik 4 minutu eta erdira iritsi da Ion Azpiroz berastegiarra. Hirukoa osatu duena, Pedro Etxeberria izan da, iazko irabazlea; zumaiarra 11 minututik gorako aldearekin iritsi da. Lehen goierritarra Luis Somoza zumarragarra izan da, 9. postuan. Lasterketa bukaeran adierazi duenez, Zaldibiara arte aurrenekoekin egin du bidea, baina gainontzeko 81 kilometroak bakarrik egin ditu. Aurtengo eguraldiarekin gustura aritu da, iazko euriarekin ez baitzen batere gustura ibili.
Podiumeko hirurek denbora bikaina egin dute, horixe nabarmendu dute helmugara sartu ondoren egindako adierazpenetan. Garaik, esaterako, iaz baino 31 minutu gutxiago behar izan ditu proba osatzeko (iaz bigarren sailkatu zen).
SAILKAPENA
1. Iokin Garai (Oñati): 10:13:50
2. Ion Azpiroz (Berastegi): 10:18:19
3. Pedro Etxeberria (Zumaia): 10:35:04
9. Luis Somoza (Zumarraga, lehen goierritarra): 11:26:37
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez harpidedun, izan HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.