![Ampo_txirrindulari_taldea](http://goierri.hitza.eus/site/files/2015/09/Ampo_txirrindulari_taldea.jpg)
Gaur hasiko da lau etapaz osatutako txirrindu proba, Valentzian bertan hasiko den 129,5 kilometroko lasterketarekin. Ontiyet, Naquera eta Moncada herrietan amaituko dira biharko, etziko eta igandeko lasterketak. Guztira, Ampo-Goierriko TB taldeko zazpi txirrindularik parte hartuko dute Valentziako Vueltan: Aitor Gonzalez, Peio Goikoetxea, Mikel Elortza, Asier Gandarias, Josu Urrestarazu, Ahetze Arratibel, Mikel Irizar eta Mikel Matxineak.
Bestalde taldeko txirrindulari gazteenek Liernian jaian jokatuko den VII. Mendiko Kriteriumean parte hartuko dutela jakinarazi dute taldeko ordezkariek.