Elgoibarko Mausitxak irabazi du Gipuzkoako Artzain Eguneko gazta txapelketa
Gipuzkoako Artzain Eguna ospatu dute Legazpin. Goizean, hainbat lehiaketa egon dira. Gipuzkoako Artzai Gazta lehiaketa Elgoibarko Mausitxak irabazi du. Bigarren saria Olaberriako Aizpea gaztandegiak irabazi du, hirugarrena Beizamako Patxi Otaegik, laugarrena Joseba Insausti ordiziarrak, bosgarrena Antzuolako Pikuñetak eta seigarrena Segurako Karmele Muruak. Sei hauek eta Gabiriako Baztarrikak, Legazpiko Arantza Segurolak, Aiako Jose Luis Odriozolak eta Tolosako Begoña Balerdik Gipuzkoa ordezkatuko dute urrian Idiazabalen jokatuko duten Euskal Herriko txapelketan. Gazteen epaimahaiak Aizpeari eman dio saria eta epaimahai herrikoiak, berriz, Arantzazuko Gomiztegiri.
Beste lehiaketa batzuk ere egon dira. Ardi lehiaketari dagokionez, mutur beltzetan, ardi eta arkazta onenak Arantza Segurolarenak izan dira. Mutur gorritan, ardi onena Gomiztegiko bat izan da eta arkazta onena Baztarrikako bat. Sukaldaritza lehiaketari dagokionez, La Bellota extremaduratarren zentrokoek prestatu dute ardi haragi onena.
Horra hor Artzain Eguneko argazki sorta.
IMG_1633
IMG_1624
IMG_1618
IMG_1610
IMG_1599
IMG_1595
IMG_1594
IMG_1588
IMG_1582
IMG_1576
IMG_1565
IMG_1558
IMG_1553
IMG_1543
IMG_1536
IMG_1533
IMG_1526
IMG_1524
IMG_1515
IMG_1505
IMG_1504
IMG_1495
IMG_1489
IMG_1485
IMG_1476
IMG_1473
IMG_1465
Artzai_Eguna(11)
Artzai_Eguna(10)
Artzai_Eguna(9)
Artzai_Eguna(8)
Artzai_Eguna(7)
Artzai_Eguna(6)
Artzai_Eguna(5)
Artzai_Eguna(4)
Artzai_Eguna(3)
Artzai_Eguna(2)
Artzai_Eguna(1)
Artzai_Eguna













