500 neska-mutilek hartuko dute parte asteburuan Beasaingo futbol festan
2004 eta 2010ean jaiotakoen festa izango da. Jokalari guztiek Irantzu Aizpuruaren omenezko 6 zenbakia eramango dute kamisetan. Beasain futbol taldeko taldeen aurkezpena egingo dute.

Futbol festaren aurkezpenean, Beasain kirol elkarteko Luis Garmendia, Iñigo Arrese, eta Beasaingo alkatea Aitor Aldasoro eta Elena Ruiz zinegotzia.
- Osteguna, 17: 13:00. Iñaki de Mujiaren La Movida Deportiva irratsaioa Urkiola jatetxetik zuzenean.
- Ostirala, 19: 16:00-20:30. Gaztetxoen arteko 3×3 futbol partidak. 20:30. Beasain K.E.ko talde guztien aurkezpena. 21:00. Musikaz girotutako afariak plazan.
- Larunbata, 19: 09:30-20:30. Futbol partidak. 11:00. Kamiseta margoketa tailerra udaletxeko arkupeetan. 20:30. Atzegiko taldeen arteko partidak. 21:00. Musikaz giroturiko afariak plazan.
- Igandea, 20: 09:30-14:30. Futbol partidak. 13:00-13:30. Haurrentzako penalti eta toke saioak, opariekin. 14:30. Paella erraldoia eta bertso saioa. 17:00-19:00. Finalak. 18:00. Sari banaketa. 19:00. Saski erraldoiaren zozketa.