Atletismoa kalera atera dute Txindoki taldekoek
Txindoki atletismo taldeak antolatuta, atletek kaleko erakustaldia egin zuten larunbatean, euskal jaien azken ekinean. Aurreko urtean bezala, aurten ere jende ugari bildu zen kale nagusian, pertika jauziak egiten ikusteko. Naroa Agirreren hutsunea sumatu bazen ere, ikuskizunik ez zen falta izan. Emakumezkoetan, Maialen Aspe izan zen jauzirik altuena egin zuena: 3,90 metro. Gizonezkoetan berriz, 4,60ko marka jarri zuen Gonzalo Santamariak.
Emakumeak:
Gizonezkoak:
- Gonzalo Santamaria ………. 4,60 m
- Mikel Campon ………………. 4,40 m
- Francis …………………………. 3,90 m
- Tomas Vouyouz …………….. 3,70 m
- Iñigo Ugena ………………….. 3,60 m
- Julen Larrea …………………. 3,30 m