
Asteburuan banatu dituzte Lazkao Txiki Bertsopaper Lehiaketako sariak, eta Karmele Mitxelena oiartzuarrari egokitu zaio sari nagusia,
Itsasoko bakardade lanari esker. Bigarren saria, Amaia Agirre villabonatarrak irabazi du,
EMEndakinak lanagarik; hirugarrena berriz, Oreretara joan da; Aitor Albisturrrek jaso du ‘
%3′ lanari esker.
Aurten guztira 35 lan jaso dituzte, horietatik gehienak, 25, helduen mailan. Aurten Manu Olanok, Nikolas Zeberiok eta Izar Sarriegik osatu dute epaimahaikoa.
Gazteen mailan (14-18 urte), zortzi lan jaso dituzte, eta sari nagusia, Altsasuko Idoia Granizok jasoko du,
Maitasunaren jolasean lanarekin. Maddi Aiestaran beasaindarra eta Ekain Alegre altsasuarra dira gainontzeko bi sarituak. Gaztetxeoetan 2 lan bakarrik jaso dituzte, eta saririk eman gabe gelditu dira.