Baratze ekologikoa balkoian, sendabelarrak, etxeko mantentze lanak eta adinekoentzako soinketa: horiek dira lau eskaintza berriak.

Aitor Montesek emango du balkoian baratze ekologikoa jartzeko ikastaroa. / Aitor Montes
Segurako Udalak prest du 2015-2016 ikasturterako udal ikastaroen eskaintza. Aurreko urteetan martxan izan diren ikastaroez gain,
berriak ere proposatu dituzte: adinekoentzako soinketa makinen erabilpena, baratze ekologikoa balkoian, etxeko oinarrizko mantenua (elektrizitatea eta iturgintza) eta sendabelar ikastaroa dira eskaintza berriak.
Horrez gain, norbaitek beste ikastaroren bat antolatzea nahiko balu, proposamenak jasotzeko prest agertu da udala. Udalaren webgunean ikus daiteke
ikastaroen eskaintza osoa.