Efemeridean bertan, Zaldibiako Arkaka-Txikiko saroia finkatzen zuen haustarria, herriko gune esanguratsu batean jarri dute berriz, Zaldibian. Karreraenea kultur etxeko bibliotekaren sarreran kokatu dute 1772ko mugarri edo haustarria. Ardiki Egunean erakutsi zuen Ardiki Elkarteak, urriaren azkenean. Elkarte hori arduratu da zegoen lekutik berreskuratu, eta Aranzadi zientzia elkartearen laguntzaz, testuinguru historikoan kokatzen. Atzo arratsaldean, elkarteak udalaren eta herriaren esku uzten duela ere irudikatu zuten.
Ekitaldian parte hartu zuten Zaldibiako, Ataungo eta Lazkaoko udal ordezkariek. Hiru udalerri horiek osatzen zuten Intsustiko Batasuna edo Unio txikia. Bi dantzarik txistuaren doinupean Agurra dantzatu, harri gainetik maindirea erantzi, eta argi-fokuen distarapena utzi dute.
![Lazkao, Zaldibia eta Ataun Arkaka-Txikiko haustarriak batuta berriz, atzo: Xabier Arrasate (Lazkaoko Kultura zinegotzia), Joxan Etxabe (Zaldibiako alkatea) eta Asier Rodriguez (Ataungo alkatea)./Aimar Maiz](http://goierri.hitza.eus/site/files/2015/12/266784.jpg)
Lazkao, Zaldibia eta Ataun Arkaka-Txikiko haustarriak batuta berriz, atzo: Xabier Arrasate (Lazkaoko Kultura zinegotzia), Joxan Etxabe (Zaldibiako alkatea) eta Asier Rodriguez (Ataungo alkatea)./Aimar Maiz
Aurrerantzean, herritar guztiek ikusi ahalko dute; batez ere haurrek ikustea eta haustarriaren esanahiaz jabetzea —artzaintzarekin lotura zuzena du, saroiak mugatzeko erabiltzen zirelako— garrantzitsua dela nabarmendu du Aranzadiko etnografo Joxalberto Andres ikertzaile ordiziarrak.
![Aranzadiko ikertzaile Joxalberto Andres./Aimar Maiz](http://goierri.hitza.eus/site/files/2015/12/266783-300x225.jpg)
Aranzadiko ikertzaile Joxalberto Andres./Aimar Maiz
Hain justu, Arkaka-Txikiko haustarria 1772ko abenduaren 3an kokatu zuen Inazio Jauregi Maiz (Olano etxekoa, Zaldibia, 1707-1789) harginak bere kokalekuan. 243 urte geroago, atzera zaldibiarren ondare aitortua da; orain, jakintzaren aret0an, bibliotekan.
Gaiaz gehiago jakiteko, azaroaren 6an
Iñaki Gurrutxagak Goiberrin argitaratutako erreportajea.
![Ekitaldian parte hartu zuten dantzari, Ardiki Elkarteko ordezkari, udal agintari eta ikertzaileak, haustarriaren inguruan./Aimar Maiz](http://goierri.hitza.eus/site/files/2015/12/266789.jpg)
Ekitaldian parte hartu zuten dantzari, Ardiki Elkarteko ordezkari, udal agintari eta ikertzaileak, haustarriaren inguruan./Aimar Maiz