Beasaingo jostunen eta joskinen istorioak dokumentalean
Trailerra ikus daiteke dagoeneko. Abenduaren 13an izango da estreinaldia.
Beasaingo Udalak herriko ondare materiagabea balioan jartzeko ahaleginaren ondorioa da dokumentala. “Herri bateko ondare materiagabearen ispilu bikainak izaten dira bertan garrantzitsu izan diren ogibideak, eta kasu honetan, ezin dugu ukatu joskin eta jostunen lanaren garrantzia gure inguruan”, diote Beasaingo Udaletik.
Elena Diezek eta Diego Gomezek elkarrizketan bidez egindako ikerketa oinarri hartuta egin da dokumentala, ” jostun eta joskinen panorama herrian ulertzen lagunduko duena. Baino pauso bat gehiago emanez dokumental hau egitea erabaki zen, elkarrizketatuen bizipenak jende guztiaren belarrietara iritsi ahal izateko”, zehaztu dute.
Herritarrek egindako produktua da. Mikel Alvarez gidoitza eta edizioan, Ainhoa Ibañez off ahotsean, Nikkin (Igor Alustiza) soinu banda sortzen, eta Elixabet Perez de Nanclares azpitituluez arduratu da.