Zumarragan pertsona bat atxilotu dute, Estatu Islamikoari gorazarre egitea leporatuta
Bi pertsona atxilotu dituzte gaur Gipuzkoan, Estatu Islamikoaren ekintzei gorazarre egitea leporatuta. Hainbat hedabidek zabaldu dutenez, bi horietako bat Zumarragakoa da, 32 urte ditu, eta lanetik ateratzerakoan atxilotu dute, Zumarragan
Bi pertsona atxilotu dituzte gaur Gipuzkoan, Estatu Islamikoaren ekintzei gorazarre egitea leporatuta. Hainbat hedabidek zabaldu dutenez, bi horietako bat Zumarragakoa da, 32 urte ditu, eta lanetik ateratzerakoan atxilotu dute, Zumarragan bertan. Martuteneko kartzelako presoak ziren bi atxilotuak, baina hirugarren graduan zeuden, eta Zumarragakoak lanera joateko baimena zuen.
Espainiako Polizia Nazionalak egin ditu atxiloketak, Audientzia Nazionalak egindako ikerketa baten harira. Jorge Fernandez Diaz Espainiako Barne ministroak eman du atxiloketen berri, Bruselan.