Txindoki Atletismo Taldeak antolatuta, Gipuzkoako Kros Txapelketa jokatu dute gaur Oiangun. 400 atletak baino gehiagok parte hartu dute maila eta luzeera ezberdinetako probetan. Senior mailan, goierritarrak izan dira nagusi. Gizonezkoetan Txindoki taldeko Eneko Agirrezabal segurarra izan da azkarrena; emakumezkoetan berriz, Goierri Garaia taldeko Ainhoa Sanz.
Proba lehiatua izan da; hasieratik, Agirrezabalek, Sagartzazuk eta Tancok osatutako hirukoa jarri da lasterketaren buruan. Bigarren itzulitik aurrera ordea, Agirrezabal indarrez ondo sentitu da eta erasoa jo du. Hiru segundoko aldea atera dio berehala Ander Sagartzazuri, eta hirugarren itzulian, 9 segundora zabaldu du tartea. Bukaeran, Agirrezabal sartu da aurrena, Sagartzazu bigarren, eta Tanco izan da podiuma osatu dutena.
Emakumezkoetan ere goierritar bat, Ainhoa Sanz (Goierri Garaia) izan da azkarrena; Nerea Arregi taldekideari 30 segundoko aldea atera dio urretxuarrak. Hirugarren ere, Goierri Garaia taldeko kide bat, Lourdes Oiartzabal iritsi da helmugara.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez harpidedun, izan HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.