Heldu, gazte eta haurrak liburu eta disko artean
Asteburuan zehar liburu eta diskoak erosteko aukera dago
Liburuak eta diskoak erosteko aukera dago Beasain, Lazkao, Ordizia eta Segurako liburu azoketan. Gaur, eguraldi ona lagun, hainbat izan dira liburuak eta diskoak begiratzera eta erostera animatu direnak. Liburu eta diskoez gain, ordea, izan dira bestelako ekitaldiak. Bihar ere izango da aukera azokara joateko, eta baita beste kultur jardueretan parte hartzeko ere.
Azoka:
- Beasain: 11:00-14:00 eta 17:00 19:00, Gernika pasealekuan.
- Lazkao: 10:00-14:00, plazako frontoian.
- Segura: 11:00-14:00, Botikaxaharren.
- Ordizia: 10:00-14:00, Barrena jauregiaren atarian.
- Beasain: 12:30etan Igartzan 400. urteko bideo grabaketa. 18:00etan, berriz, kantu-jirakoen emanaldia.
- Lazkao: 12:00 salda, pintxo eta haur jolasak.

Lazkao. Tonbola

Lazkao. Hiru mutil jostailuak saltzen

Lazkao. Bi mutil liburuak irakurtzen

Lazkao. Liburuei begira bikote bat

Beasain. Liburu eta diskoak ikusten

Beasain. Liburu eta diskoak ikusten

Beasain. Liburu eta diskoak ikusten

Ordizia. Liburua irakurtzen

Ordizia. Liburuei begira

Ordizia. Liburuei begira