Motozerra hotsak hartu zuen atzo Zumarragako Euskadi plaza. Stihl Timbersport izeneko ikuskizuna eskaini zuten: egur mozte erakustaldi bat izan zen, motozerrak, trontza eta aizkorak erabilita. Munduko txapelketan zazpigarren geratutako taldeak eman
Motozerra hotsak hartu zuen atzo Zumarragako Euskadi plaza.
Stihl Timbersport izeneko ikuskizuna eskaini zuten: egur mozte erakustaldi bat izan zen, motozerrak, trontza eta aizkorak erabilita. Munduko txapelketan zazpigarren geratutako taldeak eman zuen ikuskizuna: Daniel Vicente, Iker Vicente eta Ruben Saralegi nafarrak, eta Ernesto Herrero eta Abel de Vicente soriarrak (Espainia).
Plaza jendez bete zen, eta ikusmiraz begiratzen zuten erakusktaldia. Izan ere, Euskal Herrian ohituak gauden egur mozte erakustaldiak baino azkarragoa zen atzokoa. Proba bakoitzak minutu bat baino gutxiago irauten zuen, baina abiadurak egiten zuen ikusgarri.
Publikoa entretenitzeko, probatik probara, hainbat irudi egin zituzten motozerrarekin: zaldi baten burua, mahaia eta aulkiak. Garagardo botilak motozerrarekin nola irekitzen zituzten ere erakutsi zuten.
ARGAZKI GALERIA OSOA ikusteko, sartu Goierriko Hitzaren flickr kontuan.